Antozianinak? Antoziazer?
Antozianinak? «antocianinas» bai, baina zer da hori? antoziazer?
Ematen du aurten Santo Tomasetan ez ditugula artoagaz egindako taloaz ezta sagardoaz gozatuko. Festa honetan ozpatzen dana ez du izaera erlijiosorik, baserritarrek, nekazariek euren produktuan saltzen zituzten azoka zen eta hala jarraitzen du (zuen) izaten.
Taloa da egun honetan tradizioa Euskal Herrian. Mexikoko arepen oso antzekoa, Ameriketatik iritsi zan artoarekin egiten da. Denon ezaguna, bainan ezagutzen al zenuen arto urdina ?
Arto urdin mota hau oso ezaguna da Perun, Mexikok… zapore izugarria du eta kolore ederra! ezta?
Eta zertan du arto honek marrubi, ahabi, mahats beltz, gerezi, granada, aran, mugurdi, more, erremolatxa, lonbarda, masusta, tipula gorriaren antza? Erantzuna, guztietan nagusi den pigmentuan dago eta kolore berezi hori ematen die: urdin, gorri eta biolazeo artean.
Antozianinak ezagutzen? Hori da pigmentua.
Bere izena anthos (grezierazko lorea) eta Kyáneos (urdina) hitzetatik dator, pigmentu gorri eta moreak ere badituen arren. Elikagaiaren PH-aren arabera, urdinak eta moreak (alkalinoa) edo gorriak (azidoak) izateko joera handiagoa izango du. Besteak beste, C bitaminaren asimilazioa hobetzen dute eta landareak eguzki-argiarekiko esposizioaren efektu oxidatzaileetatik babesten dituzte.
Zure elikaduran hartzen dituzun antiozianinek propietate zoragarriak dituzte:
– Zure sistema kardiobaskularra eta immunitate-sistema indartzen laguntzen dute
– Antibirala: infekzioetatik, hotzerietatik eta alergiatik babesten zaituzte
– Zure gernu-funtzioa hobetzen dute, elikagai horiek diuretikoak baitira eta giltzurrun-kalkuluak eta infekzioak prebenitzen baitituzte
– ”Inflamazioa»ren aurkako propietateak dituzte. Hantura gutxitzen dute (proteina batzuen hantura-efektua oztopatzen bait dituzte)
…eta, batez ere, flabonoide mota horiek «superbotere superintioxidatzaileak» dituzte, zelulen endekapenari aurre egiten laguntzen dutenak, gure zelula-mintzak eta DNA erradikal askeen oxidazio-efektuetatik babesten baitituzte.
Arto urdinak zereal gehienek baino zuntz gehiago du, eta bere indize gluzemikoa arto zuria baino txikiagoa da; beraz, diabetikoentzat eta idorreria saihesteko ere aproposa da. Baina egia esanda, ez da hemengo produktua, bainan antozianinaz betetako beste elikagai asko daude gure inguruean. Jada ezagutzen dituzu! ba….
Tira! Nahikoa arrazoi duzu zure bizitzan pintzelkada urdin bat jartzeko.
Ziazerba entsalada ahabiekin, mugurdiekin eta ahuntz gaztarekin
Osagaiak
Ziazerba freskoen sorta 1
Ahabia urdin eskukada 1
Mugurdiak, eskukada 1
Ahuakate 1/2
60g ahuntz-gazta edo tofua, «veggie-veggie» nahiago baduzu
4 intxaur
Aliñorako saltsa
Oliba-olio birjina estra
Dijon mostaza pitin bat
Ezti pitin bat
Limoi zukua edo sagar ozpina
Itsas gatza (edo findu gabeko beste gatz bat)
Piperbeltza
Sareak ehuntzen
Errezetak, inspirazioa, nutrizio-aholkuak eta beste pertsona eta espazio batzuekin elkarlanean prestatzen ari garen jarduerak partekatzen jarraitzeko gogo handiarekin, eta noski, sare honetan egon nahiko bazenu, mezu elektroniko bat edo gutun bat idaztea edo telefonoz deitzea, nire Instagrametik pasatzea, kontua da harremanetan jartzea maitako dut, txinpartaren bat piztu eta zerbait magikoa sortu ahal izateko. Harpidetu Newsletterera berriak eta inspirazio dosiren bat jasotzeko.
Beti gustatzen zait zuei entzutea, mesedez, idatzi iradokizunetarako, zalantzetarako edo, besterik gabe, nahi duzun errezeta hori proposatzeko, gehiago jakin nahiko zenukeen gai hori edo jaso nahiko zenukeen tailer hori eskatzeko. Kontaktuan jarri hementxe!
Maitasuna opa dizuet. URTE BARRI ON!